Kultura: lineako txartel salmenta balia liteke jadanik

Jadanik gure webgunearen haussiera orritik zuzenean erreserba dezakezu zeure lekua Hendaiaren kultura sasoian proposatzen diren ikuskizun guztietarako hendaye-culture.novaldi.fr >   Txartel salmenta


  • Linean ordain daiteke, segurtasunez, banku txartelaren bidez.



  • Leku bakoitzeko 0,50 € gehiago kobratuko dizkizugu (Tarifa arrunta: 12,50 € / Tarifa murriztua, haietan abonatuentzakoa: 6,50 € / 8 urte gabekoentzako tarifa: 4,50 €) linean erreserbatuz gero.



  • Tarifa murriztuak ere erreserba litezke linean, betiere gero, aretora sartzean, horretarako frogagiria aurkeztu beharko duzularik.



  • Erreserba egiten duzunean horren frogagiria igorriko zaizu e-postaz. Frogagiri hori inprima edo telefonoan atxiki aretora sartzeko.



  • Txekez edo sos idorrez egin liteke ere (Tarifa arrunta: 12€ / Tarifa murriztua, haietan abonatuentzakoa: 6 € / 8 urte gabekoentzako tarifa: 4 €), zuzenean Hendaiako Mendi Zolan kulturgunearen 3. solairuan (Zabalik asteazkenetik larunbatera: 10 :00-13 :00 / 15 :00-19 :00).


ABONAMENDUA HAR EZAZU!

Hendaiaren kultura sasoiaren abonamendu txartela 11 eurotan erosiz, urte osoan zehar ukanen dituzu tarifa murriztuak (-% 50)! Hendaian, Udalaren Kultura Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak, bai eta partaide dugun Euskal Hirigune Elkargoak proposatzen dituzten ikuskizun eta kontzertu orotarako.

Navigation de l’article